Diario Vasco

Bihar Ergoienen eta Karrikan, auzo batzarrak

Astelehenean Arraguako auzo batzarra burutu zen.
Astelehenean Arraguako auzo batzarra burutu zen. / GOIZARIN

Arraguako eta Ugaldetxoko auzo batzarrak burutu ondoren, bihar Ergoien eta Karrikako auzoen txanda izango da. Udal ordezkariek ilunabarreko 19:30ean jarri dute hitzordua Auzokalten eta Artaso elkartean, hurrenez hurren.

Bileran, hiru gai aztertuko dira: 2017ko aurrekontuak, azken urteko balorazioa (auzokoa eta orokorra) eta aurrera begirako lanak auzoan.

Arraguako auzo batzarra

Hogeita sei lagun elkartu ziren astelehenean Arraguako frontoi ondoko lokalean burutu zen batzarrean. Jexux Leonet alkateak eta Juan Inazio Ansa, Iñaki Pikabea, Enekoitz Marcos eta Eneritz Arbelaitz zinegotziek parte hartu zuten saioan.

Herritarrek, besteak beste, hainbat gai aztertu zituzten bileran, hala nola: topoaren sarbidea, argiteria, merkataritza gune handiak, autopistako irteera, aparkalekuko obrak, jolastoki berriak, San Juan sua...

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate