Diario Vasco

Euskararen Arnasgune tailerra egingo da datorren larunbatean

Oiartzungo Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatuta, datorren larunbatean, Euskararen Arnasguneei buruzko tailerra izango da Haurtzaro Ikastolako jantokian, goizeko 10:00etatik 13:30era. UEMAko teknikariek dinamizatutako saioan, Oiartzungo joera linguistikoei buruzko hausnarketa egitea izango da helburu. Era berean, hizkuntzaren erabileran eragin duten faktoreak aztertzea izango da bigarren jomuga, etorkizunera begira jartzeko.

Euskararen erabileraren garrantziaz jabetzen den edonorentzako moduko tailerra izango da. Hortaz, herritar guztiei zabalik dago tailerra: herriko eragileak, gurasoak, norbanako interesdunak, ostalariak, gazteak, enpresariak, ikasleak... Hortaz, gaiarekiko kezka duten guztiak, baita Oiartzunen euskararekin arazorik ez dagoela pentsatzen duten horiek, gonbidatu nahi dituzte Udalak eta Ttur-tturrek saiora.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate