Diario Vasco

Bazkideen Festa Eguna egingo du Gazte Izanak elkarteak hilaren 23an

Gazte Izanak elkarteko kideak Donostiako martxan.
Gazte Izanak elkarteko kideak Donostiako martxan. / GOIZARIN
  • 1936an jaiotako oiartzuarrak omenduko dituzte

Hilaren 23an, asteazkenarekin, Oiartzungo Gazte Izanak Erretiratuen eta Pentsiodunen elkarteko kideek Bazkideen Festa Eguna egingo dute. Hortaz, egun osoko egitarau oparoa prestatu dute Zuzendaritza batzorde kideek. «Goizeko 11:30ean elkartuko gara bazkideok, eta bisita egingo diegu Zaharren Egoitzan dauden jubilatuei. Besteak beste, festa txiki bat egingo dugu bertan dauden egoiliarrekin», argitu du Fermin Lorza lehendakariak. Gero, 12:00etan Doneztebe parrokian Meza izango da, «aurten joan zaizkigun bazkideak gogoratzeko», gaineratu du. Jarraian, argazkia aterako zaie aurten laurogei urte bete edo beteko dituzten bazkideei.

Segidan, 13:30ean, «autobusa hartuko dugu bazkaltzera joateko. Aurtengo bazkaria Atalaya jatetxean ospatuko dugu», zehaztu du. Hortaz, 14:00ak aldera emango diote hasiera bazkideen arteko bazkariari.

Kantu eta dantza saioa

Behin bazkaria amaituta, «omenaldien eta sari banaketaren tartea irekiko dugu. Lehendabizi, aurten laurogei urte egin edo egingo dituztenei omenaldia egingo diegu. Gero, Oiartzungo xanixtebanetako jokoetan txapeldunak izan zirenei txapela eta trofeoak banatuko dizkiegu. Azkenik, eguna behar bezala amaitzeko, kantu eta dantza saioa izango da arratsaldeko 18:30ak arte denon arteko giroa alaitzeko».

Izena eman nahi dutenek elkartera gerturatu daitezke. Bazkideek 25 euroen truke jasoko dute txartela; bazkide ez direnek, berriz, 35 euroren truke.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate