Diario Vasco

1. mailako emakumeen taldeak Atleticoren aurka jokatuko du gaur goizean, Madrilen

OKE-ko bi talde nagusiek etxetik kanpo jokatuko dituzte gaur aste honi dagozkion neurketak. Lehenengo mailako emakumeen taldeak zailtasun handiko neurketa izango du, bigarren koskan dagoen Atletico de Madrid taldearen aurka. Goizeko 10:45ean hasiko da partida, Cerro del Espino zelaian. Pasa den igandean, galdu egin zuen Gari Argotek gidatzen duen taldeak Valentziaren aurka (0-1), Karla Lekuonan.

Bigarren zatiaren erdiraino, Oiartzun taldeko jokalariek lortu zuten Valentziaren joko ona zapuztea, baina 77. minutuan haren eginahalak jaso zuen saria. Oiartzuarrek bukaeraino saiatu ziren berdinketa lortzen baina hiru puntuek ihes egin zuten. Oiartzun taldea 13. koskan dago, 4 punturekin. Puntu batera dauka jaitsiera postua.

Ohorezko Erregional taldeak, berriz, 1-0 irabazi zion Martuteneri Ibai Lekuonak sartutako tantoari esker Karla Lekuona zelaian, pasa den larunbatean. Fraileren taldeak oso partida ona ez bazuen jokatu ere, etekina atera zion eta zazpigarren koskan jarraitzen du, 14 punturekin. Bihar igandea, arratsaldeko 16:30ean, Hernaniren aurka jokatuko du, Zubipe zelaian. Hernaniarrak bederatzigarren koskan daude, 13 punturekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate