Diario Vasco

Zabalik 'Txerri Egunean' postua jartzeko izen emateko epea

'Txerri Egunean' postua jartzeko izen emateko epea zabalik dago. Aurtengo abenduaren 17an ospatuko da Oiartzunen Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta herriko hainbat eragilek antolatutako «Txerri Eguna». Madalensoro pilotalekua artisauen postuek beteko dute; eta horretaz gain, hirugarren urtez, ganadu-feria ere izango da.

Antolatzaileek adierazi dute inork artisau produktuen, barazkien edota bestelako produkturen baten posturik jarri nahi balu, izena eman dezakeela Ttur-Tturrera deituta (943260182) edota e-postara idatzita (oiartzun.txerrieguna@gmail.com).

«Azokan parte hartzeko baldintza bezeroekin harremana euskaraz ziurtatzea da. Leku arazoak direla eta, artisauen kopurua mugatua izango da, beraz, eskaera lehenengo bidaltzen dutenek izango dute lehentasuna», argitu dute Ttur-Tturreko kideek.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate