Diario Vasco
Makinaria lanak egingo diren eremuan.
Makinaria lanak egingo diren eremuan. / GOIZARIN

Lintzirin atzeko barne-errepidea konpontzen hasi da Udala

Udalaren jabetzakoa den Lintzirin atzeko barne-errepidea konpontzeko lanak hasi ditu Oiartzungo udalak. Hiru hilabeteko iraupena izango dute, aurreikuspenen arabera. Lehenengo fasean, Carrefour inguruan hasi dira lanak -zubia barne-. Handik, Arragua alderako norabidean jarraituko dute lanek. Otegi-Gaztañaga en-presak egingo ditu lanak eta 621.536,92 euroko inbertsioa egingo da konponketa lan hauetan.

Trafiko azterketak

Eremuaren egoera kaxkarra dela eta, trafiko azterketa egin du Udalak; Lintziringo barne errepidea eraberritzeko egitasmoa horren ondorio izan da. «Arragua-Makarraztegi eremuan egingo den lehenengo interbentzioa da hau», gaineratu dute. Hala ere, «biziberritze integrala behar du eremuak eta faseka egin beharko da. Ibilgailuen trafikoari ez ezik, oinezkoen beharrei erantzun behar zaio eta argiteria publikoz hornitu behar da eremua», azpimarratu dute. «Hurrengo fase horiek gauzatzeko behar-beharrezkoa izango da Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza», nabarmendu dute.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate