Diario Vasco

Azaroaren 6ko 'Giza Katea' gero eta gertuago

Demoarsoak antolatuta, datorren igandean, hilak 6, 'Giza Kateak' Pasaiako badia inguratuko du. «8.400 metro horietan milaka herritar bildu nahi ditugu herri honek bere etorkizunaz erabaki behar duela esateko», diote antolatzaileek. «Katea alaia eta koloretsua izango da, baina batez ere gure eskualdearen aniztasuna azalduko du. Jatorri, auzo, lanbide, zaletasun eta sentsibilitate desberdinetako pertsonon artean osatuko dugu katea», gaineratu dute.

Egitasmoan parte hartzeko aurretik zapia eskuratu behar da eta horretarako interesatuek Fermiñene etxeko bulegora gerturatu beharko dute, goizeko 11:00etatik 13:00etara edota arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara. Beheko plazako errotondan ere egongo dira zapiak saltzen gaur, arratsaldeko 16:30etik 17:30era.

Igandean, autobusa

Igandean, autobus zerbitzua izango da goizeko 10:30ean eta 11:00etan. Hiruna autobus aterako dira: bi Eskalerillas-Buenabista ingurura joango dira eta bat Donibane aldera (gazteen tramoak). Autobuseko tiketa dohainik izango da, baina aldez aurretik eskuratu behar da antolakuntza errazte aldera. Tiketak Fermiñene etxean emango dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate