Diario Vasco

Udal ordezkariak auzotarrekin hilaren 7tik aurrera bilduko dira

Udal ordezkariek batzarretan parte hartzera gonbitea luzatu dute.
Udal ordezkariek batzarretan parte hartzera gonbitea luzatu dute.
  • 2017ko aurrekontuak eta auzoetako beharren balorazio zein aurrera begirakoak izango dira hizketa gai

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Moda para hombre y mujer al mejor precio

Hasta 70%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Lleva contigo a tus personajes favoritos

Las mejores marcas a los mejores precios

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado y mochilas para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Todo el menaje que necesitas al mejor precio!

Hasta 70%

Primeras marcas en menaje para el hogar

Hasta 70%

Bolsos de piel de diseño exclusivo.

Hasta 80%

Diseño y calidad en tu descanso

Hasta 70%

Joyería y relojería de tus marcas favoritas

Hasta 70%

Selección de marcas en moda íntima para hombre

Hasta 70%

Decora las ventanas de tu hogar con originales estores

Las mejores marcas a los mejores precios

Miss Sixty, Morellato y V&L

Hasta 80%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

Renueva tu comedor con muebles de diseño al mejor precio

Hasta 70%

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Azaroaren 7tik aurrera, auzoetara hurbilduko da Udala, auzotarrekin aurrez aurre hitz egitera. Gobernu Taldeko kideek herritarrak batzarretan parte hartzera gonbidatu dituzte, «elkarlanean eraman behar dugulako aurrera Oiartzun». Auzo batzarretan hiru gai aztertuko dira: 2017ko aurrekontuak, azken urteko balorazioa (auzokoa eta orokorra) eta aurrera begirako lanak auzo bakoitzean. «Auzo bakoitzean auzoko zinegotzi ordezkariak parte hartuko du, eta beste bi zinegotzi ere egongo dira», zehaztu dute udal ordezkariek.

Balorazioak

Jexux Leonet alkateak dionez, «nahiz eta legegintzaldi osoko ikuspegiarekin ari garen lanean Udalean bai herri mailan zein auzoetan, azken urtearen balorazioa egin nahi dugu auzo bakoitzean. Era berean, herri mailan ikuspegi orokorrarekin egin diren inbertsio eta egitasmo garrantzitsuenak ere azalduko ditugu, oiartzuar guztien onurakoak baitira». Auzo guztietako beharrak jaso ondoren, «iaz ekarpenak antolatu egin ziren. Izan ere, lan guztiak aldi berean egitea ezinezkoa denez, lau urteko ikuspegiarekin landu dira behar horiek», azpimarratu du.

Eskaera horiek kontuan hartuz eta urte honetan sortu diren beharrak aztertuta, Udalak auzo bakoitzean hurrengo urtean gauzatzeko planteamendu errealak aurkeztuko ditu. Alegia, «dagoeneko identifikatuta dauden beharrak asetzeko jarraipena nola eman planteatuko dugu, auzotarren iritzia jasotzeko».

Leoneten iritziz, «ekarpen berriak ere jasoko ditugu. Herritarrek Udalari zerbait eskatu edo planteatu nahi badute, auzo batzarrak aukera egokia dira horretarako».

Aurrekontuak

2017ko aurrekontu orokorren proposamena ere azalduko die Udalak herritarrei. Urriko ohiko udalbatzarrean onartu zen behin-behineko proposamena.Horrekin batera, «Oiartzungo Udalaren egoera ekonomikoa azalduko diegu herritarrei: gaur egungo zorpetze maila zein den, Udalak identifikatuak dituen beharrak eta lehentasunak...», adierazi du alkateak.

Auzi errekurtsoa

Pasa den asteazkenean, hilak 26, urriko ohiko udalbatzarra izan zen. Zortzi puntuko gai-zerrenda landu zuten zinegotziek, ia gehienak tramiteko puntuak.

Bigarren puntua izan zen EH Bildu eta EAJren artean desadostasuna piztu zuen bakarra. Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAUri, 2010ean jasotako Ingurumen baimena aldatzen utzi zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak aurtengo apirilean -Donostiako erraustegia egiteko bidea errazteko-. Oiartzungo Udalak gora jotzeko erre-kurtsoa jarri zion ebazpen horri, bertan behera uzteko eskatzeko eta 2010eko baimena iraungita dagoela uste duelako. Errekurtsoa ez du onartu Eusko Jaurlaritzako Lurralde sailburuordetzak (irailean iritsi zen erabakia Udalera), eta ondorioz, orain, gauza bera eskatzeko Donostiako epaitegian Auzi Errekurtsoa jartzea erabaki da, EH Bilduren Gobernu Taldearen aldeko botoekin.

EAJren izenean, Rafael Bergaretxek azaldu zuen haien ezetzaren arrazoia: «Ez genuen oso ongi ulertua errekurtsoa hau zenik. Pentsatuko duzue zertan ote gabiltzan, baina ez genuen ulertu errauskailuaren inguruko inpaktuaz ari ginenik».

Kamioientzako aparkalekuak

Lanbarrenen kamioientzako aparkalekuak antolatzeko bigarren faseari ekitea ere onartu zen udalbatzarrean, aho batez. Horretarako, bi sektore desafektatzeko prozesua martxan jarri zen.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate