Diario Vasco

Taintari 19-22 irabazita, Jakaren aurka jokatuko du orain Andoni Ugaldek

Andoni Ugalde herriko zaleez inguratuta.
Andoni Ugalde herriko zaleez inguratuta. / GOIZARIN

Lau hilabetez profesionaletan jokatu ondoren, lau onenen artean sailkatzea lortu zuen Andoni Ugaldek pasa den ostiralean, Madalensoro pilotalekuan.

Egun horretan jokatu baitzen lau t´erdiko promozio txapelketari zegokion partida, Iker Tainta eta Andoni Ugalde pilotari oiartzuarraren artean.

Oso partida parekatua izan zen eta azkenean Ugaldek 19-22 irabazi zion nafarrari eta bide batez final erdietara sailkatu zen.

Garaipen garrantzitsua lortuta, orain Erik Jaka pilotariaren aurka jokatuko du oiartzuarrak finaleko txartela eskuratzeko asmoz.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate