Diario Vasco

Oiartzuarren kontsumo ohituren inguruko inkesta egiten hasi da Aztiker

  • Udalak martxan duen merkataritza ttikia suspertzeko egitasmoko parte da galdetegia

Aztiker telefono bidezko inkestak egiten hasi da Oiartzunen, herritarren kontsumo ohiturak ezagutzeko asmoz. Inkesta herriko merkataritza ttikia suspertzeko egitasmoarekin lotuta dago.

Udaletik adierazi dutenez, «diagnostiko fasean, oiartzuarren ohiturak eta iritziak ezagutzea ezinbestekoa da etorkizuneko pausoak planteatu ahal izateko. Orain arte merkatariei egindako galdetegietan jasotako ikuspuntua osatzeko ere garrantzitsua izango dira herritarren erantzunak».

Oiartzungo Udalak herritarrei inkesta erantzuteko eskatu die, «herriko merkataritza ttikia suspertzea guztion egitekoa eta guztiontzako onura izango baita».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate