Diario Vasco

Lartaunek gonbidatuta, Noaingo 'Valle de Elorz' abesbatzaren kontzertua datorren igandean

Lartaun abesbatzako kideak Iosune Cousillas kultura zinegotziarekin.
Lartaun abesbatzako kideak Iosune Cousillas kultura zinegotziarekin.

Lartaun Abesbatzak gonbidatuta, Noaingo Valle de Elorz abesbatzak kontzertua emango du udaletxeko areto nagusian azaroaren 6an, igandea, arratsaldeko 18:30ean. Pasa den maiatzean, Lartaun abesbatzak Noainen abestu zuen. Orain, bi abesbatzen arteko elkartrukearen bigarren zatia da Oiartzungo kontzertua. Valle de Elorz abesbatza mistoa da. Oso errepertorio berezia lantzen du: flamenkoa, zarzuelak, habanerak, folklorea... Denetik entzuteko aukera izango da ordubeteko kontzertuan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate