Diario Vasco

Oiartzungo enpresa ertainak eta txikiak euskalduntzeko estrategiak markatu dira

Eragile sozioekonomikoen eta euskalgintzaren ordezkariak gerturatu ziren aurkezpenera.
Eragile sozioekonomikoen eta euskalgintzaren ordezkariak gerturatu ziren aurkezpenera. / GOIZARIN
  • 'Lanin' egitasmoaren baitan, herriko eragile sozioekonomikoen eta euskalgintzaren 25 ordezkari baino gehiago hurbildu ziren aurkezpenera

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Moda para hombre y mujer al mejor precio

Hasta 70%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Lleva contigo a tus personajes favoritos

Las mejores marcas a los mejores precios

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado y mochilas para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Todo el menaje que necesitas al mejor precio!

Hasta 70%

Primeras marcas en menaje para el hogar

Hasta 70%

Bolsos de piel de diseño exclusivo.

Hasta 80%

Diseño y calidad en tu descanso

Hasta 70%

Joyería y relojería de tus marcas favoritas

Hasta 70%

Selección de marcas en moda íntima para hombre

Hasta 70%

Decora las ventanas de tu hogar con originales estores

Las mejores marcas a los mejores precios

Miss Sixty, Morellato y V&L

Hasta 80%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

Renueva tu comedor con muebles de diseño al mejor precio

Hasta 70%

'Lanin' egitasmoak Oiartzungo enpresa ttiki eta ertainak euskalduntzeko estrategiak eta urratsak markatu ditu datozen hiru urteetarako. Sei hilabeteko diagnostikoa egin da Udalaren, enpresa-munduaren eta euskalgintzaren artean egungo egoera ezagutu eta aurrera begira eman daitezkeen pauso errealak markatzeko.

Pasa den ostegunean, emaitzak jendaurrean aurkeztu zituzten Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziak; Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak; Mikel Urdangarin eta Aitzol Perez de San Roman Ahize-AEK-ko teknikariek, eta Joxean Amundarain Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkun-tza Berdintasuneko Zuzendaritzako teknikariak.Herriko eragile sozioekonomikoen eta euskalgintzaren 25 ordezkari baino gehiago hurbildu ziren aurkezpenera.

Udalaren lehentasuna

Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziak Oiartzunek 'Lanin' egitasmoa aurrera ateratzeko «potentzialtasuna» baduela baieztatu zuen aurkezpenean, «herri euskalduna delako eta enpresa asko daudelako bertan». Enpresak 'Lanin' egitasmoa «aprobetxatzera» animatu zituen.

Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak Udalak enpresa ttiki eta ertainentzako egitasmo bat «aspalditik» martxan jarri nahi zuela azaldu zuen, «esperientziak esan digulako euskalduntzeko laguntzak eman direnean, erantzun dutela».

Oiartzunen 500 enpresa ttiki eta ertain daude, eta 3.000 langile inguruk egiten dute lan horietan. «Kopuru handia da. Udalak lehentasun izatea erabaki du, eta denbora eta dirua eskaintzea 'Lanin' egitasmoari». Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ere izan du.

Zehatza eta iraunkorra

Mikel Urdangarin eta Aitzol Perez de San Roman Ahize-AEK-ko teknikariek landu dute 'Lanin' egitasmoa. Diagnostikoa osatzeko, 40 enpresatako arduradunei zuzeneko elkarrizketak egin dizkiete, herritarrei inkestak, Langunea martxan jarri eta enpresa-guneetan hiru bilera egin dira, besteak beste.

Emaitzetatik abiatuta, prototipo bat sortu dute, «proposamen malgu, zehatz eta iraunkorra, eta enpresa bakoitzak aukeratuko duena zer nahi edo behar duen», Urdangarinen arabera. Hitzarmen indibidualak eta kanpaina bereziak aurre ikusten ditu 'Lanin' egitasmoak datozen hiru urteetarako.

«Enpresei artean sarea osatu nahi dugu, Oiartzungo enpresen artean fluxu ekonomikoa sortzeko bultzada izan nahi baitu egitasmoak».

Udalaren eskaintza

Hiru arlotako laguntzak eskainiko dizkie 'Lanin'-ek enpresei: Zerbi-tzu-hizkuntza (errotulazioa...); lan-hizkuntza (ahozko eta idatzikoz komunikazio horizontal eta bertikala, baliabide informatikoak...) eta hizkuntza-kudeaketan (estrategia, baliabideak...).

Udalak diru-laguntzak emango ditu (gastuen %50 arte); aholkularitza zerbitzua martxan jarriko du (horretarako, lanaldi erdiko lanpostu bat sortuko da); itzulpen eta zuzenketa zerbitzua emango du; eta euskara eskolak, mintzapraktika taldeak... eskainiko ditu.

Enpresei, berriz, gutxieneko batzuk eskatuko zaizkie: solaskide bat izendatzea; egitasmoarekin lotutako 8 orduko auzolana urtean; ahal dela D ereduko ikasleak hartzea praktiketan; hizkuntz eskubideei begirunea eta ahal dela, eskualdeko hornitzaileekin lan egitea.

Esportatzeko egitasmoa

Arnaizek azaldu zuenez, «orain hasiko da egiazko esperimentua». 'Lanin' egitasmo pilotua da Gipuzkoan eta Oiartzungo Udalak «esportatzeko eta konpartitzeko prestutasuna» du. Aurkezpenean aurreratu zenez, 2017 urte hasieran jardunaldi batzuk izango dira egitasmoaren inguruan.Aurkezpena Urdangarinen hitzekin bukatu zen: «Euskararen aldeko energia badago Oiartzunen; aktibatu egin behar dugu».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate