Diario Vasco

Ibarreko bidegorriko tunelak egonkortzeko lanak, martxan

Ibarre pareko bidegorriko tunelak egonkortzeko lanak hasi ditu Udalak. «Aste honetan, goiko tunel barrua eta kanpoko ezponda egonkortzeko lanak hasi dira. Bukatzean, beheko tunelean lan horiek berak egingo dira», adierazi dute udal ordezkariek. Aurreikuspenen arabera, bi hilabeteko iraupena izango dute lanek eta 140.833 euroko inbertsioa egin du Udalak lan hauetan. Duela lau hilabete inguru, goiko tuneleko pendiza puska bat erori zen. Bidegorriko erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko tunela itxi zen eta azterketa geologikoa egiteko eskatu zuen Udalak. Bi tuneletan egindako azterketa horien emaitzen ondorioa izan dira aste honetan hasi diren lanak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate