Diario Vasco

Etxean jokatuko dute OKE-ko bi talde nagusiek asteburu honetan

Azken partida Badajozen berdindu zuten oiartzuarrek.
Azken partida Badajozen berdindu zuten oiartzuarrek. / DV

Herriko futbolzaleek zorionekoak dira asteburu honetan, izan ere herriko bi talde nagusiek etxean jokatuko dute. Aurreneko partida gaur arratsaldean izango da, 16:00etan hasita. Ohorezko Erregional taldeko jokalariek Martutene izango dute aurrez aurre Karla Lekuona zelaian. Aurreko partidan Ostadarren aurka berdinduta, Txema Fraileren mutilak sailkapeneko zortzigarren koskan daude, 11 punturekin. Martutene taldea, berriz, sailkapenean oso atzean dago puntu bakarrarekin. Hortaz, gaurko arratsaldean zaleen animoek lagunduta hiru puntuak eskuratzen saiatu beharko dute gogoz.

Valentziaren aurka bihar

Bigarren zita nagusia bihar goizeko 12:00etan izango da, Karla Lekuona zelaian. 1. Mailako emakumeen taldeak Valentziaren aurka jokatuko du zortzigarren jardunaldiko neurketa. Ez da xamurra izango valentziarrak mendean hartzea, oraindik ez baitute porrotik ezagutu. Hirugarren koskan daude hamazazpi punturekin, bost partida irabazi eta bi berdinduta. Gari Argoteren taldea, berriz, hamabigarren koskan dago, lau punturekin. Igandean irabaziz gero, taldearen aurreneko garaipena izango litzateke aurtengo denboraldian. Bihar ere zaleen animoak eskertuko dituzte Oiartzun taldeko jokalariek. «Hamabigarren jokalaria izan dadila bihar Karla Lekuonara gerturatzen den zalegoa», azpimarratu dute jokalariek.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate