Diario Vasco

Lehen Intxixu skate jaialdia egin zen, arrakasta osoz

Partaide eta ikusle ugari izan ziren skate jaialdian.
Partaide eta ikusle ugari izan ziren skate jaialdian. / GOIZARIN

Lehen Intxixu Skate Jaialdia izan zen Oiartzungo Skate Parkean. Arratsaldeko 16:00etan jarrita zegoen hitzordua eta herriko gaztetxoek ez zuten huts egin. Animazio handia sortu zen eta arrakasta handia izan zuten txapelketek. Lehendabizi haurren txapelketa jokatu zen, partaide ugari animatu zelarik. Propio prestatutako ibilbidea egiten saiatu ziren, zein baino zein trebeago. Horren ondoren iritsi zen txapelketa nagusia, aurrekoa bezain ikusgarria. Antolatzaileek erdiz erdi asmatu zuten jaialdiarekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate