Diario Vasco

Merezitako omenaldia Haurtzaro Ikastolan

Omenduak denak batera. Ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek bat egin zuten plazan dantza egiteko.
Omenduak denak batera. Ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek bat egin zuten plazan dantza egiteko.
  • Goizez nahiz arratsaldez, festa giroa nagusi Doneztebe plazan

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

2016-17 ikasturtean 50 urte bete dira Haurtzaro Ikastola sortu zenetik eta, ospatzea merezi duen urteurrena izaki, Jaialdi Nagusia antolatu zuten pasa den igandean, Doneztebe plazan. Ikastola sortzea eta bizirik irautea lortu zutenei haien ahalegina aitor-tzeko, baita hasierako andereñoei merezitako omenaldia egiteko.

Izan ere, duela 50 urte Oiartzungo hamazazpi familiek egin zuten apustu euskal kultura ardatz izango zuen hezkuntza egitasmo sendoa sortzeko ahaleginaren alde. Bergaretxe-Urdanpilleta, Arruabarrena-Urdanpilleta, Claveras-Irigoien, Martiarena-Labandibar, Esnaola-Odriozola, Lekuona-Sagarzazu, Mendarte-Sorondo, Ormazabal-Aduriz, Ostolaiz-Etxebeste, Labandibar-Lekuona, Lopez-Agiriano, Sarasti-Garaialde, Zalakain-Linazasoro, Arbide-Urdanpilleta, Rekalde-Lekuona, Mitxelena-Etxeberria eta Arbelaitz-Arruabarrena izan ziren familia temati, langile eta ausart haiek.

Haiekin batera, duela 50 urte Haurtzaro Ikastolako atea zabaldu zuten bi andereñoak ere omendu zituzten igandean, Arantxa Madariaga eta Ines Olaziregi hain zuzen.

Axier Bergaretxe lehendakariak esker oneko hitzak besterik ez zituen izan oholtzara igo ziren omenduekiko. «Zuek ordezkatzen dituzuen herritar eta guraso euskaltzaleek ereindako hazirik gabe, Oiar-tzunek eta oiartzuarrek ez genuen askoren haurtzaroko txoko izan den Ikastolarik ezagutuko». Haien lana eta ausardia eskertu zituen gogotik.

Hasierako ikasleen txanda

Lehen promozioetako ikasleentzat ere hunkigarria izan zen igandeko ospakizuna. Hasiera hartako hogeita lau ikasle elkartu ziren omenaldian eta duela 50 urteko oroitzapenak gogoratuz, Ikastolan ikasitako lehen abestiak kantatu zituzten. Amaieran, ikusleen eta bereziki bi andereñoen txaloek izugarri hunkitu zituzten. Dantzariek ere ez zuten huts egin igande goizean. Ikastolan ikasi duten 50 promozioen ordezkariek euren tokia hartu zuten Doneztebe plazan eta aurreskua dantzatu zuten txistularien lagun-tzarekin. Nahiz hasierako ikasleekin nahiz dantzariekin estanpa aski politak ikusi ziren igandean, Haurtzaro Ikastolaren ibilbidearen isla ezbairik gabe. Esteban Martiarena eta Arkaitz Goikoetxea Haurtzaro Ikastolako ikasle-ohiak diren bi bertsolariek ere eskaini zuten euren prin-tza eta omenduei zuzendutako bertso-sorta polita abestu zieten.

Mutxikoak, jolasak...

Omenaldia bukatuta, mutxikoek eta haurren jolasek hartu zuten protagonismo Doneztebe plazan. Soinuenea-Herri Musikaren txokoko musikariek ere alaitu zuten plazako giroa. Udaletxeko areto nagusian, berriz, garai bateko argazkiekin erakusketa zabaldu zuten. Hantxe bertan, Haurtzaro lagunek euren bizipenak, esperientziak, oroitzapenak... kontatu eta grabatzeko aukera zuten, propio jarritako txokoan.

Eguraldia lagun, Doneztebe plazan egin zen bazkari-legea. Hirurehun lagun elkartu ziren mahaien bueltan, giro paregabean. Arratsaldean ere bazen zertan gozatua Doneztebe plazan. Familia jolasek izan zuten arrakasta: aulki-jokoa, soka-tira... Aurpegi margoketak eta globo jolasek ere izan zuten nahiko estimazio, buruhandien antzera. Txokolate jatearekin indarberritu ziren guztiak, haur nahiz helduak.

Amaiera aldera, Maider eta Ixiarrek dantzaldia eskaini zuten gorputza astintzeko gogoa zutenak animatuz. Zezensuzkoak eman zion bukaera egun borobilari.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate