Diario Vasco

50. urteurrenaren karietara, ospakizun nagusia gaur Haurtzaro Ikastolaren eskutik

Arantxa Madariaga eta Ines Olaziregi, lehen andereñoak.
Arantxa Madariaga eta Ines Olaziregi, lehen andereñoak. / GOIZARIN
  • Familia sortzaileei eta lehen bi andereñoei omenaldia egingo diete goizean

Realza y moldea tu cuerpo con los últimos diseños en moda íntima

Hasta 80%

Gran variedad en alfombras de diseño

Las mejores marcas a los mejores precios

Diseños con impresión digital para decorar tu hogar

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda clásica para hombre y mujer

Hasta 80%

Diseños originales que decoran y protegen tu mesa

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Últimas tallas a precios insuperables!

Hasta 90%

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Moda urbana con estilo propio

Las mejores marcas a los mejores precios

Gran selección de consumibles para todas las marcas

Hasta 70%

¡Accesorios escolares y juguetes de sus personajes favoritos!

Hasta 70%

Relojes y joyas para hombre y mujer

Hasta 70%

Chaquetas y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Botas, botines y zapatos de piel para mujer

Hasta 70%

Todas las marcas en relojes para hombre y mujer

Hasta 80%

Aurten 50 urte bete-tzen ditu Haurtzaro Ikastolak. Hain zuzen ere, lehen klasea 1967ko urriaren 16an eman zuten Arantxa Madariaga eta Ines Olaziregi Oiartzungo bi andereñoek.

Haurtzaro Ikastola 17 familia eta bi andereño horien «borondate eta ausardiari» esker sortu bazen ere, 50 urte hauetan Oiartzungo familia gehienen txikitako etxe izan da. «50 urte hauetako ibilbidea guraso guztien ekarpenei, irakasleen inplikazioari eta erakundeen laguntzari esker gauzatu da. Guztion ahalegina eta borondatea eskertzeko asmoz, denon artean ospatuko ditugu Haurtzaro Ikastolaren 50 urteak», adierazi du Sorkunde Lekuona Haurtzaroko zuzendariak. Ikasturte honetako ospakizunak «urriaren 17ko kalejirarekin hasi genituen eta gaurko egun osoko jaia antolatu dugu», azpimarratu du.

Goizeko 10:30ean hasiko dira lehen ospakizunak, kalejira batekin. Gero, Haurtzaro Ikastolako atea zabaldu zuten bi andereñoak eta 17 familiako gurasoak omenduko dituzte. Izan ere, «Arantxa Madariaga eta Ines Olaziregik segurtasun osoa eskaintzen ez zuten lanpostuak onartu zituzten eta lehen promozioko ikasleen gurasoek, 17 familia guztira, munduan preziatuena zutena eskaini zioten Ikastolari, euren haurrak, alegia», nabarmendu du Lekuonak. «Omenaldia goizeko 11:00etan egingo dugu, Oiartzungo Doneztebe plazan».

Argazki-erakusketa

Udal areto nagusian, era berean, argazki-erakusketa zabalduko da eta lekukotzak grabatuko dira. Goizari amaiera emateko, mutxikoak izango dira Soinuenea-Herri Musikaren txokoko musikariek alaituta. Haurren gunea ere orduan zabalduko da, puzgarriak, margoak, jolasak ez dira faltako hortaz. Buruhaundiek ere ez dute festa egun handia galdu nahi eta haien bisita ere iragarri dute ikastolakoek.

Bazkaria ere ospatuko du gaur Haurtzaro Ikastolako familia handiak. Arratsalde partean, berriz, ttikiek behar bezala gozatzeko pailazoak, familia jolasak, txokolate jatea... aurreikusita daude. Eta horrela, festa handiari amaiera ezin hobea emateko dantzaldia Maider eta Ixiar-ekin eta zezensuzkoa.

Egun guztian zehar, taberna zerbitzua ere izango da Doneztebe plazan, Haurtzaroko guraso eta langileek antolatua eta gidatua.

Lekuonak gonbidapena luzatu die herritarrei. «Zatozte, eta ospatu dezagun Haurtzaro Ikastolaren 50.urteurrena guztion artean». Oiartzuar euskaltzaleek badu, beraz, gaur non eta zertan gozatua.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate