Diario Vasco

Oiartzungo odol emaileak sarituko dituzte bihar, Irunen

Gipuzkoako Odol emaileen elkarteak 52. urteurrena ospatzen ari da aurten. Hori dela eta, Oarsoaldeko emaileek bailarako ba-tzarra egingo dute bihar, Irunen.

Bilkura horretan, Oiartzungo odol emaile hauek omenduko dituzte: Mailu Iragorri Gaztañaga eta Maixabel Aranburu Mendizabal (60 emanaldi), Xabier Manterola Makuso eta Joxe Inazio Martiarena Txoperena (50 emanaldi), Inmaculada Ugalde Ordoki (40 emanaldi) eta Estibalitz Astigarraga Iñarra, Maria Victoria Gonzalez Arnaez, Maria Arantzazu Marcos Perez eta Iñaki Mendikute Arruti (25 emanaldi).

Omenaldia Ficoban egingo da. Saritu guztiak, gero, elkarrekin bazkalduko dute Iñigo Lavadoren jatetxean.

Angel Mendizabalek, Oiartzungo odol emaileen arduradunak, eskerrik beroenak luzatu dizkie omenduei eta «baita odol emaileen kausan urtez urte laguntzen duzuen oiartzuar orori ere, bizitzarako hain baliotsua den elementu bat eskain-tzen duzuelako».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate