Diario Vasco

Ohorezko Erregional taldeak Ostadarren aurka jokatuko du Lasarten, gaur arratsaldean

Oiartzun Ohorezko Kadete maila, Ugaldetxon.
Oiartzun Ohorezko Kadete maila, Ugaldetxon. / GOIZARIN
  • 1. mailako emakumeen taldeak lagunarteko partida jokatuko du gaur goizeko 11:30ean Realaren aurka Pasaian

Ohorezko Erregional Mailako taldeak gaur arratsaldeko 17:15ean jokatuko du zazpigarren jardunaldiari dagokion partida Ostadar taldearen aurka, Michelinen. Hirugarren garaipen jarraian lortzera irtengo dira Txema Fraileren jokalariak goi mailako postuetan finkatzeko. Gogoratu azken partidan 2-0 nagusitu zirela Aloña Mendiren aurkako neurketan, Karla Lekuona zelaian. Eñaut Fernandez eta Endika Basasororen tantoei esker, azken hiru puntuak etxean geratu ziren. Hortaz, 10 punturekin zazpigarren koskan daude oiartzuarrak. Ostadar taldea, berriz, sailkapeneko azken taldea da, puntu bakarrarekin.

Honako hamaikakoa zelairatu zuen Frailek: Salinas, Dani (Salazar, 59. m.), Izagirre, Loperena, Marin, Iñigo, Eñaut (Jon Mikel, 87. m.), Ibai (Manzisidor, 75. m.), Endika, Josu (Pablo, 65. m.) eta Sistiaga (Garmendia, 44. m. ).

Nesken lagunartekoa

Ligan dagoen geldialdia dela medio, OKE-ko 1. mailako emakumeen taldeak lagunarteko partida jokatuko du gaur goizeko 11:30ean Realaren aurka, Pasaiako Don Bosco zelaian.

Gari Argoteren jokalariak pozik itzuli ziren Badajozetik pasa den igandean Santa Teresaren aurka lortutako berdinketarekin (2-2). Amaieran lortutako puntua gazi-gozoa izan zen Oiartzun taldearentzat, 0-2 irabazten jarri zirelako eta Extremadurako jokalariek azken inutuan lortu zutelako partida berdintzea, penalti bati esker.

Honako hamaikakoa zelairatu zuen Gari Argotek: Oihana Aldai, Estizen Merino, Alazne Bengoetxea 'Pipe', Joana Arranz, Nerea Abancens 'Napo', Silvia Ruiz (Ainara Manterola, 89. m.), Marina Agües, Eguzkiñe Peña (Nekane, 81. m.), Arene Altonaga (Carol González, 59. m.), Irantzu (Evelyn Santos, 75. m.) eta Anne Mugarza.

Oiartzungo emakumeen taldea hamabigarren koskan dago orain, lau punturekin. Jaitsiera postua bi puntura dauka.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate