Diario Vasco

KZgunean lau ikastaro antolatu dituzte, azarorako

Oiartzungo KZguneak jakitera eman du datorren hilabeterako antolatu dituzten ikastaroak zeintzuk izango diren. Hona hemen, zehatz-mehatz, azaroan eskainiko diren ikastaroak: Oinarrizko Internet ikastaroa izango da, azaroaren 7tik 18ra, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara (euskaraz); sare sozialen bidez komunikatu zaitez, azaroaren 21etik 30era, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara (euskaraz).

Bestalde, urruneko formazio sailean bi eskaintza egin ditu: Pintarest, azaroaren 7tik 16ra (gaztelaniaz); wordpress, azaroaren 14tik 30era (gaztelaniaz).

Informazio gehiago Oiartzungo KZgunean (Madalensoro plaza, 1) edo 943.02.36.70 telefono zenbakian.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate