Diario Vasco

Gurutzeko Emakumeen Jaia, urriaren 29an

Gurutzeko emakumeek dagoeneko jarri dute aurtengo hitzordua: urriaren 29an, larunbata. Urtero moduan, bazkaria egingo dute Toki-alai jatetxean. Duela bost urte martxan jarritako esperientzia oso arrakastatsua suertatu da orain arte eta geroztik urtero antolatzen dute.

Horrela, urriko azken larunbat eguerdian, 14:00etan, berriro elkartuko dira auzoko emakumeak, eta izango dute zer kontatu. Bazkaldu ondoren, kanta-tzeko asmoa ere badute, batzuek gitarrak ere prestatu omen dituzte eta. Interesatuek izena eman dezakete telefono hauetara deituz: 606.63.90.97 (Marijo) edo 669.77.69.30 (Iosune). Topagune ederra Gurutze auzoko emakumeentzat, inondik ere.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate