Diario Vasco

Eskalada eskolan izena emateko epea zabalik

Eskalada ikastaroak eskainiko dira berriz ere Elorsoro kiroldegiko rokodromoan. Izen-ematea hilaren 31 arte dago zabalik, kiroldegian bertan. Haur (6-12 urte), nerabe (13-17 urte) eta helduentzako (18tik goiti) eskolak eskainiko dira. Elorsoroko bazkide izatea ezinbesteko baldintza izango da. Eskolak astelehen eta ostegunetan izango dira, bakoitza ordu eta erdikoa. Taldea martxan jartzeko sei ikasle beharko dira. Kuota 80 eurokoa izango da haurrentzat edo astean saio bakarra egingo duten nerabe eta helduentzat. Hain zuzen ere, 13 urtetik gorakoek astean bi saio egiteko aukera izango dute, 150 euroren truke. Azaroaren 3an hasiko dira eskolak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate