Diario Vasco

Gazteen emantzipazioari buruzko azterketa egiten ari da Udala

Proiektuaren aurkezpena egin da udal areto nagusian.
Proiektuaren aurkezpena egin da udal areto nagusian. / GOIZARIN
  • Etxez etxeko inkestak egiten hasi dira

Herriko udala gazteen emantzipazioari eta etxebizitza beharrari buruzko azterketa egiten ari da, Aztikerren laguntzarekin. «Helburua, herriko gazteek bizi duten egoera datu errealetan ezagutzeaz gain, aurrera begira udalak etxebizitza politikaren arloan dituen eskumenetan egin ditzakeen pausoak zehazteko bideak argitzea izango da», argitu du Jexux Leonet alkateak.

Dagoeneko, Aztikerreko lau inkestatzaile etxez etxeko inkestak egiten hasi dira. Alkateak adierazi duenez, guztira 16 eta 35 urte arteko 320 gazte inkestatuko dituzte gaiaren inguruan. Aurrez, etxebizitzaren eta hirigintzaren arloko adituekin eta emantzipatuta zein emantzipatu gabe bizi diren zenbait gazterekin elkarrizketak egin dituzte. Azterketa faseko emaitzak aurrerago aurkeztuko ditu udalak, eta abenduan emantzipazioaren inguruko jardunaldiak antolatuko direla azpimarratu du.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate