Diario Vasco

Beñat Katarain eta Leire Fernandez nagusi Urkabeko I. Igoeran

Irabazleak euren sariekin.
Irabazleak euren sariekin. / GOIZARIN
  • Aritz Leonet eta Elurtza Etxebeste izan dira lehen oiartzuarrak Urkabeko tontorra zanpatzen

Intxixu Trail-Girizia Mendi Lasterketa Taldeak antolatuta, Urkabeko I. Igoera egin zen pasa den larunbat arratsaldean. Lasterketa motz bezain gogorra egin zuten 23 korrikalarik eta horietan azkarrenak Beñar Katarain lakun-tzarra (8'54'') eta Leire Fernandez errenteriarra (10'48'') izan ziren.

Oiartzungo korrikalariei dagokienez 12 animatu ziren parte hartzera eta horietatik Aritz Leonet eta Elurtza Etxebeste izan ziren bizkorrenak, 9'10'' eta 12'33'' denborarekin hurrenez hurren.

Irteera ofiziala Gaetxen (Bidegorrian, Skate Park-aren aldamenean) izan zen eta 1,6 kilometroko ibilbidean 191 metroko igoera metatua egin zuten korrikalariek.

Sari banaketa, berriz, arratsaldeko 19:10ean ospatu zen Oiartzungo Doneztebe enparantzan, Garagardo Festarako prestaturiko karparen aurreko aldean. Antolatzaileek banatu zituzten sariak, lehenengo absolutu emakumezko zein gizonezkoak gazta erdi bana eta ardo botila bana eta lehenengo oiartzuar emakumezko zein gizonezkoak ere izan zuten saria, Garagardo Festan bi pertsonentzako afari baterako bale bana irabazi zuten.

Antolatzaileak pozik zeuden lasterketak izan zuen oihartzunarekin. «Hasiera guztiak ez dira errazak izaten, baina 23 lagun animatu dira eta oso ikuskizun polita eskaini dute. Guztira lau emakume eta hemere-tzi gizonezko animatu dira».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate