Diario Vasco

Giro paregabean amaitu da Garagardo Festaren 12. edizioa

Bat Batean taldeak kontzertu bikaina eskaini zuen.
Bat Batean taldeak kontzertu bikaina eskaini zuen. / ARGAZKIAK GOIZARIN
  • 150 lagunetik gora ibili dira boluntario lanak egiten, ekarpen ederra eginez

Relojes de pulsera de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Completa tus looks con complementos urbanos a precios increíbles

Hasta 90%

Homewear para hombre y mujer

Hasta 70%

Marca española en moda pre-mamá

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Diversión para todas las edades!

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección moda técnica para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Asteartean zabaldu eta atzo bitarte XII. Garagardo Festak giro paregabea jarri du Doneztebe plazan, egunero. Herritarrak nahiz kanpokoak hurbildu dira propio prestatutako karpara, hutsik egin gabe.

Atzo ere ez zen bezerorik falta karpan, ezta Kontzejupean ere. Janari goxoak dastatuz eta klase askotako garagardoak probatuz, tertulia ederrean ikusi genituen makina bat lagun. Oparien zozketek ere izan zuten arrakasta. Garagardo zaleek agur esateko aukera ezin hobea izan zuten hamabigarren ekitaldiari.

Antolatzaileak pozik zeuden Garagardo Festaren 12. edizioaren amaieran, bost egunek herrian eskaini duten giroaz. «Egunero-egunero lagun asko gerturatu da Garagardo Festara, batez ere lehen egunean nahiz ostiral eta larunbatean. Egun kaxkarrenak asteazkena eta osteguna izan ziren, eguraldiak ere gehiegi lagundu ez zuelako», diote pozik antolatzaileek.

Boluntario talde bikaina

Atzokoan, goiz-goizetik hasi zen animatzen herriko kaskoa. Hilero izaten den azoka Killirikupen jarri zuten atzo. Landetxen, gero, Ibargain Musika Eskolako Bat Batean taldeak kontzertu bikaina eskaini zuen. Olatz Iragorri, Gotzon Retegi, Aitor Sagarduy, Xabier Trigo, Jon eta Ane Sistiaga eta Zuriñe Fernandez gazteek 11 abesti eder interpretatu zituzten, entzuleen txalo zaparraden artean.

Arratsaldean, berriz, gaztetxoek eta haurrek gozatu zuten Abaraxkak antolatutako puzgarriekin eta txokolate gozoarekin ez zen ez animaziorik falta, Doneztebe plazan. Urkabeko 1. Igoerak ere izan zuen jarrai tzailerik eta gustura aritu ziren korrikalariak animatzen.

Herritarrek, urtero legez, gerturatu dira 16 garagardo ezberdin probatzera, baita janari goxoak dasta-tzera ere. «Nolanahi ere, azpimarra-tzekoa da boluntarioen ekarpen mundiala ere: 150 lagunetik gora aritu dira lanean dena pronto izateko bezeroak iristeko», diote irribarretsu. «Urtero moduan, herritar ugarik jarri du bere aletxoa Garagardo Festa posible egiteko, auzolanean. Barran garagardoak ateratzen, sukaldean otorduak prestatzen, txartelak saltzen edo musika ekipoa antolatzen..., denetik egin dute», nabarmendu dute festaren arduradunek.

Edizio hau amaitu da, hamahirugarrena gero eta gertuago dago, hortaz.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate