Diario Vasco

Heldu den asteartean odol erauzketa saioa, anbulatorioan

Urriari dagokion odol erauzketa heldu den asteartean, hilak 18, egingo dute Esteban Muruetagoiena anbulatorioan. Ohi bezala, 18:00etan hasiko da saioa, eta ia bi ordu iraungo ditu, 20:00ak arte.

Udazkeneko lehendabiziko saioari dagokion odol erauzketara emaile berriak azaltzera animatu nahi ditu Angel Mari Mendizabal arduradunak. «Udazkenean ere odola behar da, eta bereziki herriko gazteak animatu nahi ditugu», azpimarratu du Mendizabalek. Azken saioan, abuztuaren 30ean, 56 emaile azaldu ziren, horietatik 5 berri.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate