Diario Vasco

Lanin egitasmoko azkeneko bilera irekia, gaur

Enpresa ttikiak euskalduntzeko Lanin egitasmoak Langunearen azkeneko bilera irekia egingo du enpresa, euskalgintza eta gaian interesa duen herritar guztiekin. Saioa gaur izango da arratsaldeko 19:00etan, Elorsoro kiroldegiko bilera gelan.

Langunearen azken bilera honetan datozen hiru urteetan Udalak enpresa ttiki eta ertainetan euskararen erabilera gehitzeko egin beharreko proposamenaren azken zirriborroa aurkeztu eta osatzea da asmoa. Hilaren 27an, azken sei hilabeteetako prozesuaren emaitzak aurkeztuko dituzte Udalak eta Ahizek. Aurkezpen irekia izango da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate