Diario Vasco

Betisen aurka ere ezin izan zuen garaipenik lortu Oiartzunek (2-3)

  • Heldu den asteburuan Santa Teresaren aurka jokatuko du, Badajozen

Lanak oso ongi hasi zituen Oiartzunek pasa den igandean, Karla Lekuona zelaian. Aurrez aurre 1. mailara igo berria den Real Betis Féminas taldea zeukan eta kostata bazen ere 38. minuturako aurrea hartu zion Joana Arranz buruz sartutako tantoari esker. Andaluziarrak berdintzen saiatu baziren ere, aldageletara abantailarekin joan ziren Gari Argoteren jokalariak.

Bigarren zatian, aldiz, hasi zen Oiartzun taldearen kalbarioa. Hogei minututan Betis izan zen jokoaren jabe Ugaldetxon eta hiru tanto sartzeko zoria izan zuen etxekoen kalterako. Marina Agoües jokalari zarauztarrak 71. minutuan boleaz sartutako tanto ederrarekin esperantza piztu zuen harmailetan, baina saiatu arren igandean ez zen berdinketarik lortu eta 2-3 galdu zuen etxeko taldeak.

Honako hamaikakoa zelairatu zuen Argotek: Oihana Aldai, Ane Perez (Silvia Ruiz, 51. m.), Nerea Abancens 'Napo', Marina Agoües, Joana Arranz, Ainara Manterola, Carol Gonzalez (Nekane Quiñones, 70. m.), Anne Mugarza, Jone Bilbo (Arene Altonaga, 51. m.), Irantzu Ibarrola eta Estizen Merino (Eguzkiñe Peña, 63. m.).

Lanean jarraitzea ez dago besterik. Horren atzetik etorriko baitira garaipenak.

Nagusi Ordizian

Txema Fraileren taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen pasa den larunbatean Ordizian. Etxekoek aukera mordoa izan bazituzten ere, OKEko Salinas atezainaren lan bikainari esker aldageletara markagailua mugitu gabe joatea lortu zuen Oiartzun taldeak. Bigarren zatian, Oiartzun taldeak izan zituen bizpahiru jokaldi eder partida irabazteko. Lehendabizikoan baloiak langa jo zuen, bigarrenean, 85. minutuan, lortu zuen garaipenaren tantoa, Mikel Manzisidorrek korner batean sartutakoari esker. Honako hamaikakoa zelairatu zuen Txema Frailek: Salinas, Dani (Beñat Diaz de Gereñu, 65. m.), Izagirre, Loperena, Marin, Iñígo (Manzisidor, 69. m.), Eñaut, Ibai, Jon Mikel (Garmendia, 45. m.), Josu (Antxon, 80. m.) eta Pablo (Iker Sistiaga, 56. m.).

Bost partida jokatuta (bi irabazi, bat berdindu eta bi galdu), sailkapenaren erdialdean dago orain Oiartzun taldea, zazpi punturekin. Datorren larunbatean, arratsaldeko 16:15ean Aloña Mendiren aurka jokatuko du OHO Erregional taldeak, Karla Lekuonan. Oñatiarrak azken koskan daude, puntu batekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate