Diario Vasco

Batxilergoko ikasleek Prosa eta Poesia lehiaketan parte hartzeko aukera dute

Prosa eta Poesia lehiaketa antolatu du Oiartzungo Udalak. Zortzi eta hemezortzi urte arteko oiartzuarrek dute parte hartzeko aukera (herrian jaiotako, erroldatu edo bertan ikasten dutenentzat). Derrigorrezko hezkuntzako mailetan, herriko ikastetxeen bidez parte hartzen dute nagusiki Prosa eta Poesia lehiaketan haur eta gaztetxo oiartzuarrek. «Lanek argitaragabeak eta euskaraz izan behar dute, gai librean. Idazle bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake idazketa mota bakoitzean. Poesian, lanek 40 lerroko izango dituzte. Prosan, gehienez 3 orrialdeko luzera», zehaztu du Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak. Lanek baldintza hauek bete behar dituzte: ordenagailuz idatzia; A4 neurrian; bi espazioko tartea eta lehenengo orrialdean izengoitia. Bi kopia kartazal itxi baten barruan aurkeztu behar dira Oiartzungo Udaleko Euskara zerbitzuan. Kartazalaren azalean datu hauek jarri beharko dira: lan mota (Prosa edo Poesia); ikasmaila; adina eta izengoitia. Barruan, beste kartazal itxi batean, datu pertsonalak eman beharko dira: Izengoitia; izen-abizenak; ikasmaila eta adina; ikastetxea; helbidea eta telefonoa. 120 euroko bina sari banatuko dira lan mota bakoitzean. Azaroaren 3ko da lanak aurkezteko azkeneko eguna.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate