Diario Vasco

Izar Etxeberria dantzari oiartzuarrak irabazi du Euskadiko X. Soinu Zahar txapelketa

Pasaiako txapelketan parte hartu zuten dantzariak.
Pasaiako txapelketan parte hartu zuten dantzariak. / GOIZARIN

Izar Etxeberria oiar-tzuarrak laugarrenez irabazi du Euskadiko X. Soinu Zahar Txapelketa. Pasaia Antxoko Ibaiondo frontoian egin zen lehia pasa den larunbat arratsean. Soinu Zahar Txapelketan 6 neska aritu ziren lehian, horien artean lau oiartzuar: Izar Etxeberria, Nerea Videira, Katerin Artola eta Udane Eskudero.

Larunbatean aurresku txapelketa ere jokatu zen Pasaian eta Xanti Leonet dantzari oiartzuarrak hirugarren postua eskuratu zuen.

Aurtengo xanistebanetan Oiartzungo Udalak Izar Etxeberria dantzaria omendu zuen. Abuztuaren 1ean egin zen Kultura ekitaldian, Iosune Cousillas zinegotziak goraipatu egin zuen Etxeberriak duen maila euskal dantzan. Era berean, udaletxean hilabete batzuk egon ondoren dantzariak lortutako Tomas Murua trofeoa Udalak eman zion Etxeberriari. «Egokiago ikusten dugu saria zurekin edukitzea. Zure ahaleginari esker irabazitakoa baita, merezimendu osoz irabazitakoa», nabarmendu zuen Iosunek abuztuaren lehenean. Horren ondoren, Jexux Leonek alkateak trofeoa eman zion eskura Etxeberriari, areto nagusian bildutakoen txalo artean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate