Diario Vasco

Idoia Beratarbide ilustratzaile oiartzuarraren lana 'Koldo' album-ean

Idoia Beratarbide ilustratzaile oiartzuarrak Joxemari Karrererekin sortu du 'Koldo'album ilustratua, Errenteriako Udalaren ekimenez. Liburuak Koldo Mitxelenaren bizitza du oinarri.

Joxemari Karrerek sortutako testuari Beratarbidek izan du irudiz janzteko erronka. «Hamabi ilustraziorekin osatua dago album hau. Ilustrazioaren oinarria erretratuak dira. Erretratu hauek argazkietatik abiatuta sortuak dira, eta collage bidez eraikitako elementuekin osatzen dira», argitu du Beratarbidek.

Bi egileek Elixabete Perez Gaztelu adituaren laguntza eskertu zuten albumaren aurkezpenean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate