Diario Vasco

Primeran ibili dira Gazte Izanak elkarteko kideak Arantzazun

Bazkari legea egiten Gazte Izanak elkarteko lagunak.
Bazkari legea egiten Gazte Izanak elkarteko lagunak. / GOIZARIN

Oiartzungo Gazte Izanak erretiratu eta pentsiodunen elkarteak antolatuta, herriko jubilatuak primeran ibili ziren Arantzazun barrena pasa den asteazkenean. Eguraldi bikainarekin bisitatu zuten santutegia. «Meza entzuteko parada ere izan genuen», argitu du Fermin Lorza lehendakariak. «Imanol Aldaregia apaiz oiartzuarra etorri zen propio Donostiatik guri meza ematera», azpimarratu du.

Gero, Azpeitia aldera jo zuen Oiartzungo espedizioa eta Larrañaga jatetxean egin zuten bazkari legea, harmonia ederrean. «Primeran pasa genuen. Denera 75 lagun elkartu ginen», nabarmendu du.

Salamancara hil honetan

Dagoeneko hurrengo irteera ari dira prestatzen Gazte Izanak elkarteko zuzendaritza. Izan ere, urriaren erdialdean Salamancara joateko asmoa dute Gazte Izanak elkarteko kideek. Hiru egunez bisitatuko dute Gaztela eta Leongo hiriburu ospetsua. Interesatuek jo dezatela elkartearen egoitzara.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate