Diario Vasco
Argazki batzuk.
Argazki batzuk. / GOIZARIN

Oskar Zapirain argazkilariaren erakusketa, Garmendi txokolategian

Hilabete honetan ere ez da erakusketarik faltako Garmendi txokolategian. Horrela, irekita dagoen ordutegian bertara gerturatzen direnek Oskar Zapirain Herce argazkilari oiartzuarraren erakusketa ikusi ahal izango dute, hilaren 31 arte. Argazkilari honek, besteak beste, Aiako Harriaren eta Oianleku basoaren irudiak jarri ditu erakusketan. Arditurrin pasa den abenduan piztutako txondorrarena ere ikusiko du bisitariak. Irudiak zuri-beltzean eta koloretan jarri ditu Zapirainek.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate