Diario Vasco

2017ko Zergen Ordenantza onartu du Udalak, behin-behinean

Iraileko ohiko udalbatzarra izan zen pasa den asteazkenean. EH Bilduko eta EAJko 13 zinegotziek parte hartu zuten saioan. Bertan, 2017ko udal Zerga Ordenan-tza onartu zen behin-behinean, EH Bilduren aldeko botoekin (EAJko lau zinegotziak abstenitu egin ziren). Jendaurrean egongo da hilabete batez, erreklamazioak egiteko aukerarekin.

Orokorrean, zergak eta tasak dauden bezala mantenduko dira 2017an. Hala ere, zenbait aldaketa izango dira: IBIrena izango da nabarmenena. Gipuzkoako Foru Aldundiak balio katastrala berrikusi du eta Jexux Leonet alkateak azaldu zuenez, «Oiartzunen balorea asko igo da». Udalak, «herritarrei ahalik eta gutxien eragiteko neurriak» hartu ditu kontribuzioaren tasan, eta hurrengo urtean 2016an jaso duen kopuru bera jasoko du kontribuziotik.

Lurraren balorearengatik kobra-tzen den gainkarga ere berrikusi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Udalak, ondorioz, %1 igoko du lurraren jabetza aldaketetan aplikatzen den zerga hau. «Eskualdeko beste herrietan baino baxuagoa da Oiartzungo zerga», azaldu zuen Leonetek.

Uraren tasan %1eko igoera izango da datorren urtean (nahiz eta Añarbeko Urak-ek %4ren bueltan igoko duen). Tasa horretan, orain arte bi kontzeptu kobratu izan ditu Udalak: etxebizitzena eta industriarena. Herriko ostalarien erreklamazio bati erantzunez, erdibideko kon-tzeptu bat sortuko da 2017rako, ostalaritzarako. Hobari berriak ere izango dira datorren urtean: Familia Ugarien Elkarteak eskatuta, eta Foru Lege batek baimenduta, familia ugariek ibilgailuen zergan hobaria izango dute datorren urtetik aurrera. Familia ugarien kasuan, etxebizitzaren kontribuzioa ordaintzeko epean hobaria jasotzeko bigarren baldin-tza gehituko da: familiaren diru-sarrerak 70.000 euro baino gehiago ez izatea.

Hondakinen Batzordea

Gainerako puntuetan, erabateko adostasuna izan zen. Hiesaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, mozio bat onartu zen.

Udalbatzar bukaeran, Jexux Leonet alkateak aurreratu zuen Hondakinen Batzordearen lehenengo deialdia urrian egin nahi dela, «bitartean datuak jasotzen ari gara, ba-tzordea edukiz betetzeko».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate