Diario Vasco

Haurtzaro ikastolako gaztetxoak Erronkan txapeldun, Bergaran

Haurtzaro ikastolako gaztetxoak, irabazitako sariekin.
Haurtzaro ikastolako gaztetxoak, irabazitako sariekin. / GOIZARIN

Haurtzaro ikastolako DBH 3. mailako ikasle taldeak eraman zuen igandean Erronkako saria Bergaran ospatutako Kilometroetan. Laugarren edizioan nagusitu dira oiartzuarrak, Gipuzkoako ikastoletako ikasleen arteko leian. Guztira 20 ikastolako taldeek lehiatu zuten froga ezberdinetan, igandean. Goizean bi proba egin zituzten eta arratsaldean errepeska eta finala. Oiartzuarrak Tolosako ikastolakoekin batera iritsi ziren finalera eta, azkenean, Haurtzaroko neska-mutikoek eraman zuten 2.000 euroko saria.

2013an jarri zen abian Erronka, Tolosan ospatutako Kilometroetan. Lehen edizioan Haurtzaroko erronkariek arrastoa utzi zuten, txapeldun amaitu zuten eta. Pasa den igandeko Erronka irabazita bigarren arrastoa utzi dute oiartzuarrek, txapela bigarren aldiz lor- tzen duen lehen ikastola baita.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate