Diario Vasco

Artista mexikarren erakusketa zabalduko da gaur, udaletxean

Gaur larunbata, arratsaldeko 18:00etan hainbat artista mexikarren erakusketa zabalduko dute Euskal Herrian lehen aldiz, Oiartzungo udal areto nagusian. Elkartasunezko erakusketa horretan, hainbat arte egilek beren herrialdeko historia eta ohiturei buruzko lanak erakutsiko dituzte. Hispaniarren aurreko arotik gaur egun arte, 'Eguzkiaren seme-alabak' izenburupean.

50 bat artelan ikusgai, elkartasunez beren egileek salmentarako doaitzan eman dituzte. Jasotako dirua, Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteari emango diote.

Ordutegia

Aste egunetan goiz eta arratsaldez, 10:00-14:00 eta 18:00-20:00 ordutegian ikus daiteke , asteburuetan arratsaldez bakarrik zabalik egongo da.

Mexikoko Asociación Plástica de Monterrey eta 'Nazio Handien Liburutegia' euskal proiektuaren artean antolatu dute, Oiartzungo Udalaren laguntzaz.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate