Diario Vasco

San Esteban parrokiako organoa eta kanpaiak ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dira

Soinuenea Fundazioak, Cavaillé-Collen Lagunak elkarteak eta Oiartzungo ezkila joleek San Esteban parrokiako Cavaillé-Coll organoa eta kanpaiak ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte. Atzo, antolatzaileek ekimena aurkeztu zuten Iosune Cousillas Kultura zinegotziarekin batera.

Bisita gidatuak urriaren 8an (larunbata) egingo dira: bi goizez (11:00etan eta 12:00etan) eta bi arratsaldez (16:30ean eta 17:30ean). Bisitak 50 minutuko iraupena izango du eta aurrez erreserba egiteko aukera dago 943 49 35 78 telefonora deituta. Bisita bakoitzean gehienez ere 20 lagunek parte hartuko dute.

Bisita gidatuak eta musikatuak izango dira. Gida lanetan, Anton Mendizabal eta Joseba Zabaleta arituko dira. Organistak Esteban Agirre eta Begoña Bergaretxe izango dira; txistulariak Aitor Arozena eta Jon Ansorena, eta kanpai joleak Joxe Mari Egues, Larraitz Mitxelena, Lorena Zalakain eta Zabaleta bera. Udalak herriko ondarea ezagutzera emateko antolatutako saio hauek azpimarratu ditu, herritarrak hain ezezaguna eta oiartzuar guztiona den historia eta kulturaren altxor ezagutzera bultzatuz. Antolatzaileei eskerrak eman zizkien Cousillasek, herriko ondarea ezagutzera emateko egiten ari diren lanarengatik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate