Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Abaraxka ludotekako ateak zabalik berriz ere

GOIZARIN

Viernes, 30 de septiembre 2016, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ikasturte berriarekin batera Abaraxka ludotekak bere ateak zabalduko ditu berriz ere. Datorren astelehenean hasita, urriak 4, hamabost egunez ateak irekiak izango ditu ludotekak, eskainiko dituen zerbi-tzuak aurkezteko eta haurrek eta gurasoek tokia ezagutzeko. Zerbitzu hau Lehen Hezkuntzan dauden haurrentzako izango da, asteartetik ostiralera, 16:30etik 19:30era. Matrikula dohainik izango da baina izena ematea beharrezkoa izango da.

Aurten ere, Haur Hezkuntzako haur eta gurasoen txokoa izango da Abaraxka: Familia Eremua. Astelehenetan haurrek euren familiako kideekin jolasteko irekiko ditu ateak Abaraxkak. Zerbi-tzua urriaren 3an (astelehena) aurkeztuko da Abaraxkan bertan, 17:00etan. Era berean, ate irekiak izango dira urriaren 3-10-17 eta 24an.

Familia Eremuaren kasuan ere, astelehenetan zerbitzua erabili ahal izateko izena eman beharko da, dohainik. Haurrez gain, berarekin jolastera Abaraxkara joango diren helduek ere izena eman beharko dute.

Ibiltaria, larunbatetan

Haurrentzako asteburutako aisialdi eskaintza ere martxan jarriko da urriaren 8tik aurrera: Abaraxka Ibiltaria. Saioak arratsaldez izango dira, dinamizatzaileekin. Izena-ematea doakoa izango da eta horretarako fitxa bete eta karnet tamainako bi argazki behar dira. Lehendabiziko saioan, urriak 8, hasiera festa egingo dute arratsaldeko 16:30etik aurrera Kontzejupe plazan (Ludotekako plazan) Informazio gehiago www.gazteoiartzun.net, www.oiartzuarrak.org eta GOTTI BETTIn eskura daiteke.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios