Diario Vasco

Iturriotz auzoko Makutsoko baratzeak Arraztalo elkartea eta Elika Kooperatibaren esku

Makutsoko baratzeak kudeatuko dituzten proiektuak aurkeztu dira.
Makutsoko baratzeak kudeatuko dituzten proiektuak aurkeztu dira. / GOIZARIN
  • Jarduera profesionaleko bi baratze martxan jartzeko lanak hasi dira

Colección moda técnica para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Lehenengo sektorea biziberritzeko Udalak -Behemendiren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin- martxan jarri duen Lurbizi egitasmoko lehenengo proiektuak Makutso agroaldean jarduera profesionalerako bi baratze martxan jartzea izan da. Eremuak esleitzeko Behemendik lehiaketa publikoa egin zuen uztailean eta hango emaitzen ondoren, Arraztalo Elkarteak eta Elika Kooperatibak landuko dituzte baratzeak. Atzo, Makutso eremuan elkartu ziren Udaleko eta Behemendiko ordezkariekin batera.

Jexux Leonet Oiartzungo alkateak eta Eneritz Arbelaitz Ingurumen zinegotziak gogorarazi zuten lehenengo sektorea biziberritzea dela Oiartzungo Udalaren lehentasunetako bat legegintzaldi honetan: Lurbizi izango da proiektu guztiei aterpea emango dion egitasmoa. «Baratze profesionalak martxan jar-tzea horren barruan kokatzen da. Aurrerantzean, lehenengo sektorearekin lotutako egitasmo gehiago martxan jartzea da Udalaren asmoa», adirerazi zuten.

Behemendi ere Udalarekin elkarlanean murgildu da Lurbizin. Mikel Zendoia Behemendiko teknikariak helburuak azpimarratu zituen: «Nekazaritzan proiektu bat garatu nahi duenarentzako oztopo izaten da lursail egokia bilatzea, lurra behar baitu eta ez dago eskuragarri. 2013an Aldundiarekin Gipuzkoako Nekazaritzako Lurren Funtsaren dinamizazioan elkarlanean hasi ginen horregatik. Oiartzungo kasu honetan, Udalak ere bat egin du eta lehen aldiz jabetza pribatuko lursail bat nekazaritzatik bizi nahi duten bi proiektu ezberdinen eskutan jarri dugu, beharrezko gutxieneko egokitzapen batzuk egin ondoren».

Kudeaketa

Hortaz, Elika Kooperatiba eta Arraztalo Elkartea izango dira bi lur eremuak kudeatuko dituztenak. Guztira, «Makutsoko eremua kudea-tzeko lau eskaintza jaso dira. Hauen kalitatea eta egokitasuna baloratu ondoren, egokienak iruditu diren biak aukeratu ziren», argitu zuen alkateak.

Elika Kooperatiba herritar ba-tzuek sortu dute, elikadura burujabetzaren bidea jorratzeko. Kooperatibaren lurrak hiru nekazari gazte oiartzuarrek landuko dituzte: Joannes Añorgak, Jakobe Beramendik eta Joritz Mitxelenak. Beramendi eta, Jon Etxebeste eta Ibon Mitxelena sustatzaileak agerraldian izan ziren atzo. Elika Kooperatibaren asmoa Oiartzungo nekazarien lana bultzatzea da, garaikoa era naturalean ekoitziz eta oiartzuarrei bertako barazkiak eskainiz kontsumi-tzaileekin tratu zuzen bidez. Herriko komertzio eta jantoki-zerbitzua duten erakundeei (ikastetxeak, zaharren egoitza...) euren produktuak eskaintzeko asmoa ere badute.

Arraztalo Elkarteak, berriz, duela sei urte hasitako proiektuarekin jarraituko du lur eremu hauetan. Gaixo psikikoak gizarteratzeko, lehenengo sektorean lana eskaintzea da hartutako ildoa (gaur egun lau gaixo psikikori ematen diote lana). Herrian Kontsumo Taldea osatu zuten 2010ean, baina eskaera handiak eremuak zabaltzeko beharra ekarri dio herriko gaixo psikikoen senideen elkarteari. Pedro Del Olmo lehendakaria eta Iñaki Artola hezitzailea ere izan ziren agerraldian.

Bi egitasmoek ekoizpen ekologikoa sustatzen dute, garaian garaiko barazkiak ekoitziz (Arraztalo Eneeken zigilua lortu du eta Elika Kooperatibak asmo hori du).

Eremua prestatzen

Behemendi eremua baratzegintzarako egokitzeko lanak gauzatzen ari da udatik hona. Dagoeneko ur-hartuneak prestatuak daude; baratze sailetarako sarrera egokitu da; lurraren analisiak egin dira eta erabilera gomendio batzuk ere proposatu dira; materialarentzako kaxotak jarri dira eta lurra goldatu da.

Bi aste barru, esleipendunak euren ekoizpenetan lanean hasi ahal izango direla adierazi zuten agerraldian.