Diario Vasco

Iazko erabiltzaile kopurua mantendu du udako igerilekuak

Udako igerilekuak 2016ko udako erabiltzaileen datuak eman ditu: iazko erabiltzaile kopurua mantendu du. Guztira, 26.476 lagun joan dira aurten udako igerilekura.

Erabiltzaile gehienak (%87,85) Elorsoro kiroldegiko bazkideak izan dira. Hala ere, eguneko txartela erosi duten erabiltzaileen kopurua igo egin da iaztik.

Eguraldi kaxkarra dela eta, ekainaren 11tik irailaren 11ko tartean zazpi egunez egon da itxita udako igerilekua egun osoz. Beste 14 egunetan goizez itxita egon da eta egun batez, arratsaldez.

Aurten, taldeen bisita kopurua jaitsi da. Uztailean eguraldiak ez duenez horrenbeste lagundu, herriko udalekutako haurrak igerilekura gutxiago joan izanak eragin du jaitsiera.