Diario Vasco
Egindako eskulanak.
Egindako eskulanak. / GOIZARIN

Haurrentzako 'Sorkuntza' tailerrean izen-ematea zabalik

  • Hiru talde egongo dira 6 urtetik aurrerako haurrentzat

Idoia Beratarbide Arrietak gidatzen duen haurren-tzako sorkuntza tailerrean izena ematea zabalik dago. Tailer hau Oiartzungo 100tze espazioan ematen ditu Beratarbidek, Arraskuelarre kaleko 16. zenbakian dagoen lokalean.Haurrei zuzenduriko sorkuntza tailerrean gauza ezberdinak lantzen dira: marrazketa, bolumena, kolaxa, pintura... Sormena haurrengana gerturatzea dute helburu tailer horiek; material eta teknika ezberdinetara gerturatzeko aukera ematen zaie, horrekin irudimena erabiltzeko eta sorkuntzarekin jolasteko bidea emanez. Azkenean, «haur bakoitzak bere espresiobide propioa aurkitzea eta garatzea da helburua», nabarmendu du Beratarbidek.

«Sormena pertsona bakoitzaren adierazpenerako eta komunikaziorako gaitasunak lagundu eta gara-tzeko tresna izateaz gain, talde lanean aritzeko bide aproposa da. Horregatik, haurrek berauek urtean zehar sortu dituzten lanekin ikasturte amaierako erakusketa antolatu ohi dugu», argitu du. Idoiarekin batera, egindako lanen kokapena eta erakusketa erabaki eta prestatzeaz gain, senide eta lagunei emateko gonbidapenak egiten dituzte eskuz, eta antolatzaile bilakatzen dira.

Urriaren 4tik aurrera

6 urtetik aurrerako haurrentzat hiru talde egongo dira (talde bakoitzean gehienez 10 haur). Hauek dira aurtengo ordutegiak: asteartea, 18:15etik 19:45era; asteazkena, 18:15etik 19:45era eta osteguna, 17:00etatik 18:30era. Horiez gain, aurten 4-5 urteko txikien-tzat beste talde bat egongo da (taldean gehienez 6 haur egongo dira). Ordubeteko saioa izango da, asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara.

Izena emateko epea irailaren 30a arte izango da, beti ere aurreko urtean ibilitako ikasleek lehentasuna izango dute. Izena emateko kontaktatu Idoiarekin emailez (iberatarbide@hotmail.com), datu hauek bidaliz: ikaslearen izen-abizenak, adina eta izena eman nahi duen eguna eta ordua. Edozein zalantza argitzeko telefono honetan ere topatu daiteke: 652701553.