Diario Vasco
Koldo Markos eta Pierre Elizondok irabazi zuten Truk txapelketa.
Koldo Markos eta Pierre Elizondok irabazi zuten Truk txapelketa.

Auzoetako festen denboraldia amaitzear Oiartzungo bailaran

Pasa den asteburuan sanmieletan murgildurik ibili dira Ugaldetxoko auzotarrak. Hiru egunez hainbat ekitaldi antolatu ditu Ugaldetxo Kultur Elkarteak eta giro polita izan da auzoaren erdigunean, haur, gazte eta helduentzako moduko egitarauarekin.

Igande goizean, kirolak hartu zuen protagonismo Ugaldetxon. Hogei eta hamar korrikalari elkartu ziren Ugaldetxoko futbol zelaiaren aldamenean, IV. Krosa korri-tzeko. Zortzi kilometroko ibilbidea prest zeukaten eta gogotik ibili ziren, bakarka, bakarka 16 urtetik beherakoak, bikoteka erreleboka, eta bikote mistoa modalitatean. Gero, Haurtzaro Dantza taldeko dantzariek oso emanaldi bikaina eskaini zuten karpan. Pilota zaleek, berriz, Txipitoko frontoian zuten hitzordua.

Arratsaldean, eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, goitibeherak ikusteko irrikaz ikusle mordoa elkartu zen Txipitoko maldan. Zor-tzi tramankulu ibili ziren goiti eta beheiti eta derrapatze politak ikusi ziren tartean. Karpan, gero, 'Bat Batean' taldearen emanaldiarekin Euskal Pop/rock-ari errepaso ederra eman zion entzule ugarien aurrean. Amaieran, jendea gosetuta zegoen eta festa batzordeak prestatutako sardina jateak eta ogitartekoek izan zuten estimazio.

San Migel eguna etzi

Eta sanmielak behar bezala amai-tzeko, ostegunean ere izango dira ekitaldiak Ugaldetxon. Hasteko, goizeko 10:30ean meza Atamitxen. Gero, hamaiketakoa (doan izan arren, aldez aurretik txartela jaso behar da Intxixu tabernan). Eta aurtengo festei amaiera egokia emateko auzoko toka txapelketa eta afari-merienda, 18:30ean hasita.

Xanistebanetako bilera

Xanistebanetako balorazio bilera izango da gaur arratsaldeko 19:00etan Manuel Lekuona bibliotekan.