Diario Vasco

Heldu dira sanmielak, Ugaldetxo auzoan

Ugaldetxo auzoko jai batzordeko kideek dena prest dute aurtengo festak ospatzeko.
Ugaldetxo auzoko jai batzordeko kideek dena prest dute aurtengo festak ospatzeko. / GOIZARIN
  • Lau egunez luzatuko diren jaietan hogeitabi ekitaldi izango dira

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Gaur hasiko dira Ugaldetxo auzoko sanmielak eta hilaren 29an amaituko dira. Festa batzordea, beste behin ere, buru-belarri aritu da lanean, eta festa herrikoiak eta parte hartzaileak antolatu ditu, Oiartzungo Udalaren babesarekin. Arratsaldeko 19:00etan lehertuko da festa giroa Ugaldetxon, suziria piztuta. Gero, kalejira izango da betiko trikitilari taldearekin. Erraldoiek eta buruhandiek ere ez dute huts egingo festaren hasieran.

Ordubete beranduago, Gure Esku Dago taldeak antolatuta, «Argitu gaua, argitu etorkizuna» egitasmoa hasiko da. Eta ilunabarrean afari-merienda izango da norberak ekarritako tortila, gazta, pintxoak eta abarrekin. Bertan ardoa eta sagardoa erosteko aukera izango da. Gaueko 22:00etan XXXVIII. Truk txapelketa hasiko Atamitxen, sari potoloekin.

Larunbatean ez da aspertzeko betarik izango Ugaldetxon. Goizeko 11:00etan haurrentzat tailerrak eta batukada saioa izango da eta arratsaldez, puzgarriak eta ludoteka (16:00-20:00). Duatloia ere jokatzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek. Bi talde antolatuko dira: 4-8 urte bitarteko haurrek 300m korrika eta 800m bizikletaz egin beharko dituzte; 9-12 urte bitartekoek, aldiz, 500m korrika eta 1000m bizikletaz. Antolatzaileek adierazi dute norberak bere kaskoa soinean ekarri beharko duela.

Arratsaldeko 17:00ak aldera haur jolasak izango dira eta bukatzeko txokolate jatea, haur eta gaztetxoen gozagarri. Ordubete beranduago, bertso-triki-poteoa hasiko da.

Ilunabarreko 20:30ean, Karpan gazteen afaria hasiko da. Eta 21:00etan afaria Atamitxen, Joxe Leon Kazabon eta Ana Badiolaren gitarraz eta kantuez girotua. Eta larunbatari amaiera emateko, gaueko 23:30etik aurrera kontzertuak ez dira faltako karpan. Hiru talde igoko dira oholtza gainera: 'Arkaiko', 'Autobus Magikoa' eta 'Laiotz'.

Goitibehera jaitsiera etzi

Festen azken txanpan sartuko dira Ugaldetxon, igandean. Goiz eresiarekin hasiko dute eguna Lartaun Txistulariekin, goizeko 09:00etan.

Gero, goizeko 10:30ean IV. Krosa izango da auzoan zehar modalitate ezberdinetan: bakarka, bakarka 16 urtetik beheiti, bikoteka erreleboka, eta bikote mistoa. Ordu berean pilota partidak jokatuko dira Txipitoko frontoian. Guztira lau partida jokatuko dituzte.

Eguerdiko 12:00etan, berriz, Haurtzaro Dantza Taldearen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da.

Arratsaldeko 17:00etan hainbesteko arrakasta duen Goitibehera jaitsiera Txipitoko maldan, 14 urtetik gorakoentzat. Gero, 18:00etan, Karpan «Bat Batean» taldearen emanaldia, euskal pop/rock entzuteko parada hain zuzen.

Eta egunari amaiera egokia emateko: sardina -jatea, ogitartekoak... Eta 19:30ean, Goitibeherasuzkoa.

San Migel eguna

Eta sanmielak behar bezala amaitzeko, ostegunean ere izango dira ekitaldiak Ugaldetxon. Hasteko, goizeko 10:30ean meza Atamitxen. Gero, hamaiketakoa (doan izan arren, aldez aurretik txartela jaso behar da Intxixu tabernan). Eta aurtengo festei amaiera egokia emateko auzoko toka txapelketa eta afari-merienda, arratsaldeko 18:30ean hasita.