Diario Vasco

Etxebizitza bulegoa martxan jarri du Udalak

Jexux Leonet, Agurtzane Lekuona, Fernando Nebreda eta Saioa Etxebeste etxebizitza bulegoan.
Jexux Leonet, Agurtzane Lekuona, Fernando Nebreda eta Saioa Etxebeste etxebizitza bulegoan. / GOIZARIN
  • Etxebizitza hutsak alokairu duinera bideratzeko egitasmoa sustatuko da bertatik

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda urbana para hombre y mujer

Hasta 80%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Zapatos y botines de piel para hombre

Hasta 70%

Grandes descuentos en calzado

Hasta 80%

Selección de joyas exclusivas para hombre y mujer

Hasta 70%

Porque el descanso es salud

Hasta 80%

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Etxebizitza Bulegoa zabaldu berri du Udalak. Irekiera saioan parte hartu zuten Jexux Leonet alkateak, Agurtzane Lekuona Gazteriako zinegotziak, Fernando Nebreda Oarsoaldea Garapen Agentziako kudeatzaileak eta Saioa Etxebeste teknikariak.

Alkateak adierazi zuenez, Etxebizitza Plan Integralaren baitan urratsetako bat da Etxebizitza Bulegoa. «Zerbitzu integrala emango du, herritarrentzako erosoa izan dadin: informatu, gestio lana, laguntzak bideratu...», zehaztu zuen Jexux Leonetek.

Etxebizitza Bulegoa martxan jartzeko, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin hitzarmena sinatu du Udalak, bere bulego eta teknikarien bidez eskaini ahal izateko zerbitzua.

Etxebizitza Bulegoak aurretiko zitarekin funtzionatuko du. Horregatik, lehenengo deitu egin beharko da horretarako prestatutako telefonora (astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00, 943 49 41 29).

Alokairu duina Oiartzunen

Etxebizitza Bulegotik sustatuko du Udalak etxe hutsak alokairu duinera bideratzeko egitasmoa. Oiartzunen etxebizitzaren inguruan dagoen arazoari aurre egiteko alternatiba gisa, Alokabideren ASAP eta Bizigune programak herrian sustatzea erabaki du Udalak. «Dagoeneko existitzen diren programak ezagutu eta haien egokitasuna aztertuta, haiek baliatzea erabaki da (batik bat ASAP programak piztu du Udalaren interesa)», nabarmendu zuen Agurtzane Lekuonak. Horretarako, Udalak eta Eusko Jaurlaritzak hitzarmena sinatu dute.

«Etxe hutsen jabe direnek eta maizter izan nahi dutenek, biek jasoko dute aholkularitza Etxebizitza Bulegoan: programetan parte hartzeko baldintzak eta abantailak azalduko zaizkie bertan», argitu du.

Bestalde, Udalak bere aldetik ere laguntza programa bat martxan jarri du, zaharkituta dauden etxebizi-tza hutsak konpondu eta alokairura bideratzen dituzten etxejabeei begira.

Programak funtzionatzeko lehen urratsa, alokairura ateratzeko etxebizitzak egotea da. Horregatik, jabeak euren etxebizitzak alokairu duinera bideratzera animatu nahi ditu Udalak. Ustez, denei egingo die mesede: etxe hutsen egoera hobetu, auzoak biziberritu, etxebizitza beharrean dauden herritarrei irtenbidea eskaini, eta etxejabeak ere onura ekonomikoa jasoko du.