Diario Vasco

Bihar amaitzen da Kuadrillategin izena emateko epea

Oiartzungo gaztetxoak IrriSarri parkean, iaz.
Oiartzungo gaztetxoak IrriSarri parkean, iaz. / GOIZARIN

Kuadrillategin izena emateko epea bihar amaituko da DBH 1. eta 2. mailako ikasle oiartzuarrentzat. Elizalde Institutuan eta Haurtzaro Ikastolan aurkezpenak egin dituzte hezitzaileek, egitasmoa azaltzeko. Kuadrillategi lagunartean euskaraz ongi pasatzeko egitasmoa da ekintzak prestatu, lagun berriak egin eta ongi pasatu nahi duten gaztetxoentzat. Eskualdeko lau herrietan dago martxan eta Oiartzunen Udalaren eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunearen arteko elkarlanari esker gauzatzen da.

Izena emateko orriak banatu dituzte bi ikastetxeetan, eta beteta, idazkaritzan entregatu behar dira. Kuadrillategiko begiraleek bihar jasoko dituzte. Herrian ikasten ez duen ikasle oiartzuar interesaturen bat balego, Euskara teknikariaren bulegoan eman beharko du izena (Fermiñene etxean).

Saioak urrian hasiko dira eta gaztetxea izango da topalekua.