Borrar

Aitona-amonen astea Petra Lekuona egoitzan

GOIZARIN

Miércoles, 21 de septiembre 2016, 00:40

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Atzo hasi zen Aitona-amonen astea Petra Lekuona egoitzan, egitarau oparoarekin. Algarakown goizean eta arratsaldean bingo berezia eta estropadak izan zituzten tarte polita igarotzeko. Gaur, arratsaldez, txokolate jatea eta jokoak ez dira faltako egoitzan. Bihar, hilak 22, oka eta bolo jokoak. Ostiral goizean meza-ospakizuna eta arratsaldez sari banaketa eta omenaldia, txistulari eta dantzariekin. Azkenik, hilaren 27an, arratsaldeko 17:00etan Nagusilan, musika emanaldia iragarri dute.

Auntxa trikitixa eskola

Auntxa Trikitixa Eskolan izena emateko epea zabalik dago dagoeneko. Trikitixa edota panderoa jotzen ikasi nahi duenak aukera paregabea du, hortaz. «Elizalde Herri Eskolan gaude astearte arratsaldeetan eta 5 urtetik gorako haurrek eman dezakete izena», argitu du Iñaki Aranaga irakasleak. Informazio gehiago 943 618839 edo 615790510.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios