Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Tortilla txapelketako epai-mahaia erabakiak hartzen.
Segalari gaztetxoak gaur, Gurutze auzoko festetan

Segalari gaztetxoak gaur, Gurutze auzoko festetan

Besteak beste, Haurtzaro dantza taldea eta 'Gorriti show' ere izango dira gaur

GOIZARIN

Domingo, 18 de septiembre 2016, 01:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur amaituko dira Gurutzeko jaiak. Ostiralez geroztik, festarik festa dabiltza auzoan, nahiz eta eguraldiak gehiegi lagundu ez. Hamaika ekitaldi izango dira gaur ere, auzotarren gozamenerako. 09:00etan esnatuko dira gurutzetarrak, txistularien goiz eresiarekin. Gero, 10:30ean auzo-meza izango da auzoko hildakoen alde eta 11:00etan Haurtzaro Dantza taldearen emanaldia. Pilota partidak ere izango dira Gurutzeko pilotalekuan, ordubete beranduago.

Arratsaldeko 14:00etan, berriz, auzo bazkaria izango da. 18:00etan, segalariak eta aizkolariak ikusteko parada izango da, herri kirolekin gozatzeko. Besteak beste, segalari gaztetxoak arituko dira lanean, segarekin duten trebezia erakusten. 19:30ean pottokak, zezen ttikiak... ez dira faltako auzoko gaztetxoentzat, 'Gorriti show' hain zuzen. Horren ondoren, sardina jateko aukera aparta, propio jarritako mahaietan. Eta gaueko 22:00etan, zezensuzkoak eta azken suziriek amaiera emango diete aurtengo festei.

Retegi eta Arrieta txapeldun

Ostiralean eman zioten hasiera Gurutzeko jaiei. XXXVIII. Truk txapelketak izan zuen arrakasta. Guztira 51 bikotek eman zuten izena eta aurtengo txapela Asier Retegi eta Andoni Arrieta gazteek irabazi dute.

Atzokoan, berriz, goizean Kolore festarekin elkartu ziren auzoko gaztetxoak, denen artean mural handi bat egiteko. Eguerdiko 12:00etan, VII. patata-tortilla lehiaketan makina bat sukaldari elkartu ziren txapelaren usainean. Gero, pilotalekuan 60 lagun elkartu ziren prestatutako tortillekin koadrila-bazkaria egitera. Arratsaldean, haur-jolasek izan zuten arrakasta. Hantxe ibili ziren auzoko frontoian jolasean, euriari muzin eginez. Azkenik, indarberri-tzeko txokolate gozoa eskaini zieten gaztetxoei.

Gauean, berriz, Txinalka herriko antzerki taldearen eskutik 'Oooh!! Paris' ikuskizunaz gozatu zuten. Bertso afariak ere izan zuen segida, Julio Soto eta Iker Zubeldiarekin Bizardia elkartean. Azkenik, The Bobbys eta Autobus Magikoa kon-tzertuarekin herriko gazteek izan zuten Gurutzera gerturatzeko aitzakia polita.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios