Borrar
Gurutze festa batzordeko kideak.
Festa giro ederra Gurutze auzoan

Festa giro ederra Gurutze auzoan

Gaur izango da jaietako egunik garrantzitsuena, besteak beste auzo bertso-afaria eta 'Oooh!! Paris' antzezlanarekin

GOIZARIN

Sábado, 17 de septiembre 2016, 00:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, Gurutze festetan murgildu zen atzo, auzoko jaiak ospatzeko gogoz. Suziria piztuta eman zioten hasiera arratsaldeko 19:00etan. Aurretik, dena dela, gurutzetarrek auzoa apain-apain jantzi zuten, hiru egunez festaz gozatzeko. Iluntzean, kantu afari herrikoia egin zuten norberak ekarritako janariarekin. 38. Truk txapelketak ere izan zuen jarraitzailerik.

Gaur goizean, berriz, Kolore festaren aitzakian elkartuko dira auzoko gaztetxoak, denen artean mural handi bat egiteko. Eguerdiko 12:00etan, VII. patata-tortilla lehiaketa hasiko da. Gero, pilotalekuan auzotarrak elkartuko dira prestatutako tortillekin koadrila-bazkaria egitera.

Arratsaldean, haur-jolasek izango dute arrakasta. Azkenik, indarberritzeko txokolate jate gozoa eskainiko diete gaztetxoei. Iluntzean, bertso afaria dago iragarrita, Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariekin Bizardia elkartean. Gaueko 22:00etan, berriz, herriko Txinalka taldeko aktoreak igoko dira oholtza gainera 'Ooooh!! Paris' antzezlana eskain-tzera. Barreak eta algarak ziurtatuta daude. Eta 01:00etan, 'The Bobbys' eta 'Autobus Magikoa' kontzertuan, egunari amaiera bikaina emateko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios