Diario Vasco

Debako Amaikak Bat hartuko du bihar Oiartzun Ohorezko Erregional taldeak

Oiartzun taldeko fitxaketa berriak.
Oiartzun taldeko fitxaketa berriak. / GOIZARIN
  • Hondarribiari 0-1 irabazita, garaipen garrantzitsuarekin eman dio hasiera denboraldiari Fraileren taldeak

Bihar, hilak 17, denboraldiko bigarren partida jokatuko du Oiartzun Ohorezko Erregional taldeak Karla Lekuona zelaian, arratsaldeko 16 :30ean hasita. Debako Amaikak Bat taldea hartuko Txema Frailek zuzentzen duen taldeak.

Oiartzun taldeak pasa den larunbatean eman zion hasiera aurtengo denboraldiari, Hondarribiaren aurka jokatutako partidarekin. Bi taldeek izan zituzten aukera politak baina neurketaren amaieran iritsi zen erabakigarria izan zena. Iñigo Gonzalez oiartzuarrak, 86. minutuan, zelaiaren erditik egin zuen jaurtiketa eta baselinaz oso tanto ederra egin zuen. Hortaz, oiartzuarrek hiru puntuak poltsikoratu zituzten.

Honako hamaikakoa zelairatu zituen Frailek: Salinas, Almandoz (Dani, 45. m.), Ibai, Loperena, Marin, Iñigo, Eñaut Fernandez, Jon Mikel (Manzisidor, 53.m.), Endika (Artola, 88. m.), Kevin (Sistiaga, 60. m.) eta Garmendia (Ander, 82. m.).

Neskak eskuhutsik

Lehenengo mailako Oiartzun taldeak ez zuen asmatu igandean eta eskuhutsik itzuli zen etxera, Albaceten jokatu zuen partida 2-0 galdu ondoren. Lehenengo zatian Gaztela-Mantxako taldeari aurre egiten lortu bazuen ere, bigarrenean kale egin zuen Gari Argotek zuzentzen duen ekipoak. Hamar minututan erabaki zen partida Alba Redondok, etxeko golegileak, sartutako bi tantoei esker.1. mailako emakumeek irailaren 25ean jokatuko dute hirugarren jardunaldiari dagokion partida, Karla Lekuonan. Huelvako Sporting taldea hartuko dute eta denboraldiko lehen garaipena eskuratzen saiatuko da.