Diario Vasco

Auntxa Trikitixa Eskolan matrikula epea zabalik

Auntxa Trikitixa Eskolan izena emateko epea zabalik dago dagoeneko. Trikitixa edota panderoa jotzen ikasi nahi duenak aukera paregabea du, hortaz. «Elizalde Herri Eskolan gaude astearte arratsaldeetan eta 5 urtetik gorako haurrek eman dezakete izena», argitu du Iñaki Aranaga irakasleak. Informazio gehiago nahi duenak dei dezake: 943 618839 edo 615790510 zenbakira.

«Gure ikasleriaren gehiengoa gaztetxoak izan arren, esan beharra daukat ere ikasle-helduak ere ikasten badabiltzala», azpimarratu du Aranagak. «Klaseak astean behin eta ordubetekoak izango dira eta klaseez aparte taldekako saio bereziak izango ditu ikasleak urtean zehar izaten ditugun emanaldiak prestatzeko», adierazi du.

«Irakasteko garaian metodologia desberdinak erabiltzen ditugu: zenbaki edo solfeo bidez, aurrez-aurre. Horrela, ikaslearen gaitasunak eta ezagutzak garatzen dira».